137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERIAIN

Deialdia, Beriaingo Udalaren zerbitzuko eskolazaina izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Beriaingo Udalaren zerbitzuko eskolazaina izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2006ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 7an. Proba horien epaimahaiak egindako proposamenarekin bat eta indarra duen legeriak xedatua betez, Beriaingo Udalak, 2007ko irailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen lanpostu hori bete gabe deklaratzea.

Beriainen, 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0716002