137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1006/2007 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Alberto Laseca Martinez, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Alberto Laseca Martínez Nafarroako Zerga Ogasuneko Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari eta Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzeneko Zerga, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuari.

Iruñean, 2007ko urriaren 19an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0716105