137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SESMA

Udaleko kideentzako ordainsariak

Sesmako Udalak, 2007ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ondotik ematen diren urteko lansari gordinak finkatzea aipatzen diren kargudunentzat, haien dedikazioagatik, bilkura-sariengatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzearen ondorioz zuzenean etortzen zaizkien bestelako gastuengatik:

A.-Alkatetza:

A1. Dietak: 26,41 euro jasoko ditu dieta gisa, benetan egindako ordu bakoitzeko.

A2. Bilkura-sariak: 61,26 euro egiazki joateagatik Gobernu Batzarrera, Batzordeetara edo osoko bilkurara.

B.-Bilkura-sarien araubidea:

a) Osoko bilkura bakoitzera egiazki joateagatik 105,8 euro ordainduko dira.

b) Gobernu Batzarraren bilkuretara egiazki joateagatik urtean 952,9 euro ordainduko dira.

c) Batzordeburuei, burutza horregatik, 317,63 euro ordainduko zaizkie urtean.

Sesman, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0715817