137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAITZ

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Araizko Udalak, 2007ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalbatzako kideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura azterturik, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta, Araitzko Udalak osoko bilkuran erabaki du:

Lehena.-Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik bilkura-sari hauek finkatzea, erabateko dedikazioa edo partziala ez dutenentzat:

Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik: 72,00 euro.

Bigarrena.-Karguan aritzean sorrarazitako gastuetarako kalte-ordainen araubide hau ezartzea:

-Dieta osoa: 36 euro, betiere Udalaren arazoetan hiru ordu baino gehiago jardunez gero eta jardun hori egiaztatuz gero.

-Dieta murriztua: 18 euro, betiere Udalaren arazoetan hiru ordu baino gutxiago jardunez gero eta jardun hori egiaztatuz gero.

-Bidai gastuak: edozein garraiobidetan izandako gastuak; nor bere ibilgailuan joanez gero, 0,29 euro emanen dira kilometroko.

Hirugarrena.-Erabaki honek 2007ko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

Laugarrena.-Erabaki hau aditzera ematea, Udaletxeko iragarki oholean jarrita eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Araitzen, 2007ko urriaren 3an.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

Iragarkiaren kodea: L0715832