137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIERRI

Udal Planeko aldaketa puntuala, Hirigintzako Arautegi Bereziko 232.5 artikuluan, Jesús María Sáinz Munárriz jaunak sustatua. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2007ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, NUPeko 232.5 artikuluarena hain zuzen ere, Jesús María Sáinz Munárriz jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak argitaratuta, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Deierrin, 2007ko urriaren 4an.-Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0716126