137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

154/2007 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, José María Sáez Porres Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Irakasleen Prestakuntzako Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburuak eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. José María Sáez Porres Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Irakasleen Prestakuntzako Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Iruñeko Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 5ean.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0716109