137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONJARDIN

Udal ordenantza, Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2007ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Villamayor de Monjardinen, 2007ko urriaren 1ean.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L0716074