137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako ordenantza fiskalak:

1. Agiriak luzatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

4. Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6. Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7. Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

8. Udal haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza.

9. Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10. Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11. Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

12. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

13. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

14. Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

15. Hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

16. Udal Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Murchanten, 2007ko urriaren 19an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0716194