137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EULATE

2008ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Eulateko Udalak, 2007ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioan, 2008rako karga-tasa hauek finkatzea:

-Katastro balioaren 0,6, landalurreko ondasunetarako.

-Katastro balioaren 0,2, hirilurreko ondasunetarako.

2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

-Karga-tasa: %8.

5. Urak:

-28 euroko kuota finkoa.

-Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

6. Belarrak:

-Azienda larria: 2,40 euro/burua.

-Azienda xehea: 0,45 euro/burua.

7. Lur okupatuak:

-Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.

-Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren aurka ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eulaten, 2007ko urriaren 19an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0716146