137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Aldaketa Udalaren belarren aprobetxamendua arautzen duen erregelamenduaren ordenantzan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2007ko urriaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako belarren aprobetxamendua arautzen duen erregelamenduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Corellan, 2007ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0716004