137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

486/2007 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Eneko Ardáiz Ganuza Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela atalburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren onespena jaso dira.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Eneko Ardáiz Ganuza, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 17an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0716108