137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa xehekatua, 69. poligonoko 444. lurzatiko A azpilurzatiaren esparruan, Iruritan. Eskatzailea Lino Gamio Garbisu da. Aldaketa horretarako irekitako espedientean dago.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0716116