137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Ordenantza, Herrilurretan eta horien mugakide diren lurzatietan silo-bolak jateko lekuak jartzeko. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretan eta horien mugakide diren lurzatietan silo-bolak jateko lekuak jartzeko ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Auritzen, 2007ko urriaren 17an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0716094