137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Zahar etxeko estatutuen aldaketa

Artaxoako Udalak, 2007ko urriaren 4an egindako osoko bilkuran, bertaratutako guztiak bat etorrita, erabaki zuen Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar etxeko estatutuak aldatzea.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0715968