137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTZIN

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2007ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 25. artikuluaren aldaketa, hiri lurzoruko eraikinik gabeko eremu pribatuetan baimendutako eraikin eta instalazioak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antzinen, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0715900