137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

13/2007 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Vianako balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 18an emandako 7/2007 Ebazpenaren bidez, Vianako balorazio txostena berritzeko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.

2007ko urriaren 25ean egindako blikuran, Batzorde Mistoak balorazio txosten partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen lotzailea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Vianako balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2007ko urriaren 25eko bilkuran egindako proposamen lotzailearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta balorazio txosten partzialaren eduki osoa Vianako Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, 2007ko azaroaren bostetik hasita, astelehenarekin, hogei egun naturaleko epean.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Vianako Udalari igortzea eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titularrak diren guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Ekonomia eta Ogasun kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko urriaren 25ean.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F0716527