137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 173/2007 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Admnistrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

173/2007 Ebazpena, abuztuaren 17koa, Berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, Rafael A. Garrido Echeverriak bere etxean bizi ez denez behean aipatzen den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia

-Monique Ribeiro Andrade

Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen die, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54. artikuluan ezarritako baldintza bete gabe erroldatuak agertzen direnei

Ebatzi dut:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsona ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela interesdunari jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzake.

Beran, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0715976