137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Vianako Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko urriaren 9an egin bilkura arruntean:

1. Erabakitzea hasiera batean onestea Vianako Udal Planeko egiturazko aldaketa, SR-6 "El Cueto" sektorea bereganatzeko, baita ingurumenaren gainean dagokion azterlana ere, Udal honek sustaturik.

2. Aldaketa osatzen duen dokumentazioa jendaurrean edukitzea eta, hartara, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea, hala egon dadin hilabetez; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikulua, 70. artikuluaz den berzainbatean xedatua aplikatuz.

3. Aldaketa igortzea, jendaurreko epean bildutakoarekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, departamentu desberdinen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostena eman dezan, eta Jurramendiko Mankomunitatera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan xedatuari jarraikiz.

Vianan, 2007ko urriaren 11n.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0715845