137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRONKARI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2007ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki du baliozkotzea 2007ko uztailaren 12an hartutako erabakia, Erronkariko Hirigintzako Udal Planeko UO-8-A unitateko xehetasun azterlanari buruzkoa, Fernando Ambustegui Bara jaunak sustatu baitu, Unai eta Nerea Ambustegui Cesar jaun-andreak ordezkatuz, behin zuzenduta tramitazioan atzemandako akatsa, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeren 67. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Aipatu arrazoiagatik bidezko da behin betiko onespen hori berriro argitaratzea (lehen iragarkia 2007ko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatutakoari jarraikiz. Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erronkarin, 2007ko urriaren 5ean.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0715824