137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRONKARI

Planeamenduko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2007ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen planeamenduko hirigintza hitzarmena, Udalak eta Tanatorio Servicios Fúnebres de Pamplona, S.A. Grupo Tanatorio Irachek sinatua, Erronkariko Hirigintzako Udal Plana aldatzeko, 7. poligonoko 655. eta 428. lurzatietan, Zibizarra alderdian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2007ko urriaren 5ean.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0715818