137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2007ko urriaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE-9.2 unitatearen xehetasun azterlana, Eduardo Goikoa Arbilla jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2007ko urriaren 18an.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0716201