137. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

481/2007 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Emiliano Jesús García Rodríguez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Emiliano Jesús García Rodríguez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 17an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0716107