131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1503/2007 EBAZPENA, irailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 186/2007 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Verónica Peñas Parrilla andreak jarritako errekurtsoari dagokio.

Verónica Peñas Parrilla andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Administrazioarekiko auzien 2. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen (apirilaren 4ko) 883/2007 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzaren aurka 2006ko abenduaren 1ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egiteko.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Verónica Peñas Parrilla andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen (apirilaren 4ko) 883/2007 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko auzien 2. Epaitegira bidaltzea. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko sendagile espezialista izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzaren aurka 2006ko abenduaren 1ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 19an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0714948