127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUGARRAMURDI

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2007ko abuztuaren 10eko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zugarramurdiko UE1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Juana Bidegain Echeverría andreak sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Zugarramurdin, 2007ko irailaren 20an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0714810