127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Amaiurko Gaztelua karrikako 50ean igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-SEP-07 (8/CU)

"Amaiurko Gaztelua karrikako 50ean igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2007-07-3), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Amaiurko Gaztelua karrikako 50ean igogailuak paratzeko Antonio Gómez Coutok sustatu duen xehetasun azterlana.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko irailaren 26an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0714804