II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Dirulaguntzak ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko abuztuaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, ebatzi dut:
1._382 euroko dirulaguntza ematea Manos Unidas GKEari, "Invitada campaña 48" proiekturako, honako deialdi publiko honen baitan: dirulaguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdia, sentsibilizazioko eta hezkuntzako jarduketa puntualak egiteko, 2007. urtean.
2._382 euroko ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Manos Unidas GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak egiteko."
Iruñean, 2007ko irailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0714665