127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Sergio Lacarra Rincónek aurkeztu eta Francisco J. Glaría Yetano arkitektoak idatzi xehetasun azterlana.

Ikusirik Udaleko Hirigintza Zerbitzuaren txostena (144/2007) eta Obra eta Hirigintza Batzordeak uztailaren 27an emandako adostasun irizpena.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1._Sergio Lacarra Rincónek aurkeztutako xehetasun azterlana hasiera batez onestea.

2._Jendaurrean egoteko epea abiaraztea, 20 egunekoa, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2007ko irailaren 6an._Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0714677