127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

Aldaketak 2007ko aurrekontuan, 22/23/24 zenbakietako espedienteak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehikuntzak:

22/07 espedientea.

1-311-12000. Oinarrizko gizarte zerbitzuko funtzionarioen ordainsariak: 4.600 euro.

1-311-13000. Oinarrizko gizarte zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak: 14.500 euro.

1-323-13100. Enplegu sozial babestuko langileen ordainsariak: 4.100 euro.

23/07 espedientea.

1-432-12000. Mantentze laneko udal funtzionarioetako pala-gidariaren ordainsaria: 4.300 euro.

1-432-13000. Mantentze laneko obretako langileen ordainsaria: 2.000 euro.

1-441-13000. Kloratzaileen kontrolerako langileen ordainsaria: 1.000 euro.

24/07 espedientea.

1-2221-12000. Mendizainen ordainsaria: 3.000 euro.

1-2224-12000. Udaltzainen ordainsariak: 7.200 euro.

Guztira: 40.700 euro.

Finantzabidea: 1-870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 40.700 euro.

Baztanen, 2007ko irailaren 17an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0714470