II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARMAÑANTZAS
Aurrekontuko 1/2007 aldaketa
Armañantzasko bizilagunen batzarrak, 2007ko irailaren 13an egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokorreko 1/2007 aldaketa. Hona hemen:
Kreditu gehikuntzak.
GASTUAK:
_Kontusaila: 1.432.763. Norte eta San Martín karrikak zolatzeko transferentzia. Zenbatekoa: 10.000,00 euro.
_Kontusaila: 1.432.60101. Karriketako seinaleak. Zenbatekoa: 7.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 17.000,00 euro.
FINANTZAKETA:
_Finantzaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 17.000,00 euro.
Finantzaketa, guztira: 17.000,00 euro.
Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Armañantzasen, 2007ko irailaren 25ean._Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.
Iragarkiaren kodea: L0714817