127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

219/2007 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa, María Teresa Iriso Velasco Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariordea Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko duela, askatasun osoz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik. Estatutuok irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

María Teresa Iriso Velasco, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde izendatzea.

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0714759