127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

EUGI

Plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuak, 2007ko irailaren 7an egin bilkuran, 2007ko plantilla organikoa aldatzea onetsi zuen hasiera batez. Hona hemen:

_Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatu; lanpostu kopurua: 1; araubidea: aldi baterako lan-kontratua; D maila; mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %5,36; arrisku osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2007ko irailaren 17an._Kontzejuburua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L0714498