127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LARRAUN

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2007ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Larraungo Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, abeltzaintzako ustiategietako lurzoru urbanizaezineko araudi partikularrari buruzkoa, Larraungo Udalak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aldatutako planeamendua.

Udal hirigintzako fitxa Udal Planeko aldaketa puntualerako.

Planteatzen den aldaketak lurzoru urbanizaezineko abeltzaintzako ustiategietarako arau osagarriak definitzea du xede.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2007ko irailaren 20an._Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0714668