127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Kontuan hartuz Cintruenigoko Udalak 2007ko apirilaren 3ko bilkuran hasiera batez onetsi zuela Pérez Celihuetak aurkezturiko aldaketa puntuala ordenantzetako determinazioetan, lurraren edo espaloiaren sestratik beheko solairua altxa daitekeen altuerari buruz.

68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 1ean, eta jendaurrean egoteko epea bukatu da inork bitarte horretan haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79., 74. eta haiekin bat datozen artikuluek xedatutakoa.

Aho batez erabaki da:

1._Behin betikoz onestea Pérez Celihuetak aurkezturiko aldaketa puntuala.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3._Sustatzaileei 1042,21 euro ordaintzeko eskatzea, tramitazio tasa gisa.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian zuzenean, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2007ko irailaren 6an._Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0714679