II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena
Batzar Orokorrak, 2007ko abuztuaren 8ko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Ikusirik kreditu gehikuntzaren espedientea, Mairagako Mankomunitatearen plantilla organikoa handitzeko aldaketaren proposamenari buru eman beharrez;
Kontuan izanik kontu hartzailetzak horri buruz prestatu txostena, eta 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatua aplikatuz, erabaki da:
Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea kreditu gehikuntzaren espedientea, 52.400 euro egiten duena.
Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2007ko abuztuaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.
Iragarkiaren kodea: L0713551