116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORBARA

Herri larreak enkantean

Orbarako Udalak enkante publikorako dei egiten du, errentan emateko Oiaola mendiko herri larreak, Orbarako udal mugapean.

Eskaintzak gutunazal itxian aurkeztuko dira, Udaleko idazkaritzan. Horretarako epea 2007ko irailaren 29an bukatzen da, 12.00etan. Ondoren ireki eginen dira agiriak.

Errentamendu aldia: zortzi urte.

Hasierako prezioa: hiru mila euro (3.000 euro), BEZa kanpo.

Baldintzen agiria interesdunen eskura dago Udal honen idazkaritzan.

Orbaran, 2007ko irailaren 8an._Alkate udalburua, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L0713955