116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Lehen alkateordeak zerbitzu egiteko araubidea

Udal honetako alkateak, 2007ko abuztuaren 31n, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

1._2007ko irailaren 1etik aitzina, lehen alkateorde José Manuel Urroz Barasoainek erabateko dedikazioan eginen du zerbitzu Burlatako Udalean.

2._José Manuel Urroz Barasoaini ebazpen hau jakinaraztea, eta ohartaraztea erabateko dedikazioaren araubidea bakarrik aplikatuko dela berak espreski onartzen badu, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13.4 artikuluarekin bat.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udalaren iragarki oholean argitaratzeko agintzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluko ondorioak izan ditzan.

4._Egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean erabaki honen berri ematea, baita interesdunaren onarpenaren berri ere araubide honi dagokionez, halakorik bada.

Burlatan, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0713636