116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANDOSILLA

Alkatetzaren eskuordetzea

2007ko uztailaren 12an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman zuen.

Andosillako Udaleko alkate udalburuaren 113/2007 Ebazpena, uztailaren 12koa, industria zerbitzua Patxi Cortazar González zinegotziaren esku uzten duena eskuordetze bereziaren bitartez.

Andosillako Udaleko alkate udalburu Juan Enrique Sanzo Andrés naizen honek.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluak eta horiekin bat datozenak kontuan hartuta; izan ere, haien ondorioz alkateak eskuordetze bereziak egiten ahal ditu aipatu arloetako zenbait gai edozein zinegotzik zuzendu eta kudeatu ditzan, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan aipatuak izan ezik eta lege testu bereko 115. artikulua ezarritako ahalmenak gordez.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Patxi Cortazar González zinegotziaren esku uztea industria zerbitzua, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari jarraituz. Eskuordetze horretan zerbitzuaren kudeaketa eta barne zuzendaritza sartzen dira, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena eta egungo araudiaren arabera inoren esku utzi ezin diren eskurantzak kenduta.

Bigarrena._Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan xedatuari jarraituz, zinegotzi eskuordeari adieraztea haren esku utzitako eginkizunen kudeaketaren berri izanen duela Alkatetzak, zinegotzigo eskuordea zuzenean Alkatetzaren mende baitago.

Hirugarrena._Eskuordetzeak, eragina izanen badu, zinegotzi interesdunak onartu beharko du, eta onartutzat jotzeko, ez da kontrako adierazpenik izan beharko hura jakinarazi eta biharamunetik hiru egun baliodunen buruan.

Laugarrena._Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua betez, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Bosgarrena._Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzearren, lege testu bereko 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0713826