116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2644/2007 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Patricio Fernández Viguera Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 13ko 2644/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Patricio Fernández Viguera Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0713876