116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa Ardoi sektoreko plan partzialean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko plan partzialean aldaketa puntuala egiteko espedientea, H-9.2 lurzatiari dagokiona; Javier Rubio Velak eta Manuel García Rebordiñosek sustatua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean edukitzeko tramitea egin eta epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe bukatu denez gero, Zizur Nagusiko Udalak aipatu espedientea behin betikoz onetsi zuen 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

ALDAKETA PUNTUALA ARDOI SEKTOREKO PLAN PARTZIALEAN

H-9.2 lurzatiaren lerrokadura aldatzea du helburu.

Aldaketaren proposamena lerrokadura berria da, eraikuntzaren eta lurzatiaren mugaren artean espazio handiagoa libre utziko duena, 5,40 metroraino, eta proposatzen da eraikuntzaren aitzineko aparkaleku pribatutako espazio hori pergola moduko elementu iragazkor batekin estaltzea, ibilgailuak babesteko bidea eman dezan.

Zizur Nagusian, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0713558