116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa Ardoi sektoreko plan partzialean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko plan partzialean aldaketa puntuala egiteko espedientea, H 11.1, H -11.2 eta H 11.3 lurzatiei dagokiena; aldaketa José Luis Osaba Roncalek sustatua da, Promociones Urbanas de Navarra, S.L.ren izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean edukitzeko tramitea egin eta epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe bukatu denez gero, Zizur Nagusiko Udalak aipatu espedientea behin betikoz onetsi zuen 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

ALDAKETA PUNTUALA ARDOI SEKTOREKO PLAN PARTZIALEAN

H-11 unitate morfologikoan proposatutako eraikuntza berriaren antolamendua aldatzea du helburu.

Aldaketaren proposamena da etxebizitzak bi ilara paralelotan berrantolatzea, hamabina unitatekoak; betiere Planean ezarritako gehieneko etxebizitza kopuruari kontuz.

Aldaketak kanbiamendu hauek dakartza:

_Sestra gaineko okupazioa handitzea, 1.958,40 m² gabe, 2.410,00 m².

_Aldaketa eraikuntzaren tipologian, hemendik goiti familia bakarreko atxikia baizik ez baita izanen.

_Aldaketa bat plan partzialean markaturiko lerrokaduretan.

Zizur Nagusian, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0713557