116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERA

Tasak eta prezio publikoen tarifen hasierako onespena. 2008.eko ekitaldia

2007ko abuztuaren 16an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Honako prezio publiko eta tasa hauen tarifak, espedientean daudenak, hasiera batez aldatzeko onestea:

_Bide publikoko lurpearen, hegalkinaren eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.

_Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

_Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak.

_Udal hondakindegian obra-hondakinak botatzeagatiko tasak.

_Irekitze baimenarengatiko tasak.

_Musika Eskolako tasak.

_Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasa.

2. Tarifa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Behin betiko onespenaren ondoren, Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalaren Erregistrora aldaketa hauek bidaltzea.

Beran, 2007ko irailaren 4an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0713806