116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Herrilurren desafektazioa erabilera lagatzeko, eguzki-baratzea paratzearren

Azkoiengo Udalak, 2007ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du herrilurretako 45-50 ha inguru desafektatzea, 16. poligonoko 5012, 5013, 5014, 5015, 5016 eta 5017. lurzatiei dagozkienak, Carricas alderdian. Erabilera Acciona, S.A.ri lagatuko zaio, eguzki baratze bat jar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Azkoiengo Udaleko idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2007ko abuztuaren 31n._Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0713539