116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintzako hitzarmenak. Hasierako onespenak

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abuztuaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen hirigintzako hitzarmenak, Antxitonea, S.L.k proposatutakoa, Baztango Udal Plana Elizondoko 14. U.E. exekuzio unitatean aldatzeko, eta Sofía Echartea Corteak proposatutakoa, Elizondoko 100. lurzatiaren planeamendua garatu eta eta exekutatzeko, horretarako abiarazitako espedientean behar bezala eginbideturik baitago, betiere Udaleko Zerbizu Teknikoek 2007ko abuztuaren 13an horretarako emaniko txostenean aipatzen diren determinazioekin.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0713625