116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abuztuaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Baztango Udal Planeko Arizkungo lurzoru urbanizagarriko A.R. 1B-S2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, Plaza eta Oteiza jaun arkitektoek prestatua, EHAEOak 2007ko martxoaren 19an eta maiatzaren 15ean ikus-onetsia, berariaz abiarazitako espedientean baitago. Lindutx Baztan, S.L.k sustatu du.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0713622