116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abuztuaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Baztango Udal Planeko Oronozko lurzoru urbanizagarriko AR2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, Loperena Portillo, S.L.k prestatua, EHAEOak 2007ko ekainaren 4an ikus-onetsia, berariaz abiarazitako espedientean baitago. Haizea, S.L.k sustatu du.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0713621