II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERTIZARANA
Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2007ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Andoni Otzeta Mayorgarekin egin beharreko kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Narbarteko Xuxenea etxea garatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Bertizaranan, 2007ko abuztuaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0713619