116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LONGIDA

EDIKTUA

Longidako Udaleko alkateak, 2007ko irailaren 3an, ondokoa ebatzi du:

Ikusirik Fernando Vas Talamaras arkitektoak aurkeztu aurri egoeraren gaineko txostena, Ekai Longidako 20. poligonoko 156. lurzatian den eraikinari buruzkoa, haren jabe Gabriel Arregui eta Pilar Pellejero jaun-andreek sustatua. Ikusirik Itziar Iriarte Zubiria arkitektoak prestatu txosten teknikoa, 2007ko uztailaren 27koa, bertan azaltzen baita Ekai Longidako 20. poligonoko 156. lurzatian den eraikina aurri egoeran dagoela.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan, eta Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamendua ezartzen duen ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuaren 17. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da, aho batez:

1._Ekai Longidako 20. poligonoko 156. lurzatian den eraikina aurri egoeran dagoela deklaratzeko espedienteari hasiera ematea. Gabriel Arregui eta Pilar Pellejero jaun-andreek sustatu dute.

2._Aipatu titularrei, bertan bizitzen ahal direnei eta eskubide errealen titularrak izan daitezkeenei entzutea ematea, 15 egun baliodunez, dagokien jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina; bestela, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu eta biharamunetik aitzina, irekitako espedientea aztertu eta eskubidekotzat jo ditzaketen alegazioak eta dokumentazioa aurkez ditzaten.

3._Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta agindua ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko.

4._Aurri prozeduraren xede diren etxe horien titularrei ohartaraztea prozedura hori tramitatu bitartean eta behin betiko ebatzi arte, haien kontserbazioa ez bermatzeagatik eta behar bezain seguru, osasungarri eta txukun ez edukitzeagatik eskatzen ahal zaizkien zernahi erantzukizunpean geldituko direla, etxe horien gaineko betebeharrak zehazten baitira arestian aipatu legezko testuetan.

Longidan, 2007ko irailaren 3an._Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0713576