11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko botikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko botikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2005eko azaroaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 142. zenbakian, argitaratutako deialdia), deialdi horretako epaimahaiak deialdiko lanpostu kopuruaren barnean probak puntu gehienez gainditu dituen izangaiaren izena eta izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko botikari izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honakoaren aldekoa hain zuzen:

_M. Lourdes Muruzabal Sitges

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0620203