11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URROTZ HIRIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren agintaldia bukatu denez gero, ediktu honen bitartez jakinarazten da legeak ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituen orok eskabidea aurkezten ahal duela Epaitegiko Idazkaritzan, Udaletxean baitago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz Hirian, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Juana María Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0700543