11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitateak, 2006ko azaroaren 29ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu da espedientea, baita aurreko testua aldatzen duen 15/2002 Foru Legeak onetsitako testu berriari ere jarraituz, eta kontuan hartuta jendaurreko epean ez dela erreklamaziorik izan, hasiera batean onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da osorik aipatu ordenantza, 2007ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duena.

Atal berri bat sartu da 6. artikuluko a) puntuan, honela dioena:

Erakinak ur kontagailurik ez badu, metro kubiko batzuk egotziko zaizkio: Mairagako Mankomunitatearen instalazioetatik hornituta erabilera bera duten eraikinetako ur kontsumo errealen batez bestekoa, alegia.

Azken xedapen bakarra aldatu da, eta honela utzi:

Ordenantza honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. eranskina aldatu da, eta honela utzi:

I. ERANSKINA

Hiri hondakin solidoak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak

1._4. artikuluko 1) ataleko zergapeko egintzak:

Zerbitzua hartzen duen onuradunak zer-nolako erabilera egiten duen eraikinean, honako kuota finko hauek izanen ditu hiru hilabetean behin eta tarifa hauek aplikatuko dira kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko:

1. J.E.Z.ri lotu gabeko erabilera duten etxebizitza eta lokalak. Hiruhileroko kuota finkoa: 10,53 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2228392.

2. Saltoki txikia, elikagaietakoa kenduta. 6 enplegatutik beherako bulegoa. 20 bazkidetik beherako gastronomia elkarteak. Edozein lanbide jarduera duten etxebizitzak. Hiruhileroko kuota finkoa: 16,52 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,3136266.

3. 20 bazkidetik gorako gastronomia elkarteak. 7 langiletik gorako bulegoak. 6 enplegatutik beherako lantegiak. Tabernak. Zinemak. Aisiako lokalak eta antzekoak. Hiruhileroko kuota finkoa: 29,72 euro Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,3136266

4. 10 lagunetik gorako komunitateak. 7tik 30 lagun bitarteko negozioak. 7 enplegatutik gorako lantegiak. Jatetxeak. Taberna-jatetxeak. Industriak. Dantzalekuak. Pubak. Orotariko elikagaien saltokiak, 3 enplegatu bitartekoak. Hiruhileroko kuota finkoa: 49,51 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,3136266.

5. Orotariko elikagaien saltokiak, N enplegatukoak, N>3 izanik. Hiruhileroko kuota finkoa: 49,51 x N/3 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,3136266.

6. Egoitzak eta zahar etxeak. Hiruhileroko kuota finkoa: 49,51 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: Ez.

7. Udalaren kirol instalazioak. Hiruhileroko kuota finkoa: 49,51 euro. Euro kp., kontsumitutako m³ bakoitzeko: Ez.

2._4. artikuluko 2) a ataleko zergapeko egintzak:

Hiruhileroko kuota finkoak 49,51 eurokoak dira.

Bildutako kg bakoitzari 0,06 euroko tarifa aplikatuko zaio.

3._4. artikuluko 2) b ataleko zergapeko egintzak:

3 euroko tarifa ezarri da hondakinentzat, m³ bakoitzeko; gutxienez ere, 12 euro.

1,50 euroko tarifa ezarri da gurpil-azalentzat, m³ bakoitzeko; gutxienez ere, 30 euro.

Tafallan, 2007ko urtarrilaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0700349